Antzerkia

"Inorako bidaia" antzezlana

Azaroaren 24an, osteguna, SKA-n "Inorako bidaia" antzezlana ikusgai egongo da.

Astelehena, 2014ko azaroak 14

Inorako bidadia. Beldurrak desadostasuna itotzen duen garaian, herritarrak gauero biltzen dira mendiko herrixka bateko "Utopia" izeneko tabernan. Piok, tabernariak, egoera berri bat sortu nahian kontrabandozko uhinak irakurtzen dituen irratia erosi eta artxa jarri du. "Haizea eta Askatasuna" irrati saioa sintonizatu egin dute.

Santurtziko kaitik bederatzi iheslari askatasunaren bila abiatu dira, Karmen egunean euskal marinelei eskaintzen zaien lore eskaintza aprobetxatuz. Mendiko herri hartako biztanleak "Utopia" tabernan inprobisatutako Montserrat belaontzian ontziratuz marinel bilakatu dira, Askatasuna helburu duen bidaia kolektiboan abiatuz.

Ranking Berriak