Bilbao-Iceland: Astegunetan ordutegia 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 22:00etara izango da, eta ostiral, larunbat eta igandeetan, 01:00ak arte egongo da zabalik.
Asteazkena, 2013ko abenduak 7
Gabonetan, La Kasilla pabilioian izotz-pista handi bat eta snowtubing malda bat egongo dira. Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako ekimena da, aisialdirako eta entretenimendurako proposamena izango da bilbotarrentzat. Bilbao Iceland ateak zabalik izango ditu 2012ko urtarrilaren 15a arte.
La Kasilla pabilioia da 700m2 inguruko izotz-pistaren leku berria; era berean, 8 metro altuerako eta 50 metro jaitsierako snowtubing irristatze-malda bat ere izango du, jendea bertatik labain eginez jaitsi ahal izateko.
Astegunetako ordutegia goizeko 10etatik eguerdiko ordu 2etara eta arratsaldeko 4,30etatik gaueko 10etara izango da. Ostiral, larunbat eta jai-bezperatan, ordutegia berbera da, baina arratsaldekoa goizaldeko ordu batak arte luzatuko da. Red Bull Academyko dj-ek girotuko dituzte ostiral, larunbat eta jai-bezperako gauak. Gabon-egunean eta Gabon zahar egunean ordutegia eten bakoa izango da, goizeko 10,30etatik gaueko 10etara; eta Eguberrian eta Urte Berri egunean, berriz, arratsaldeko 5etatik gaueko 10ak arte.
Materialak eta prezioak. Pista egiteko 84.000 litro izotz erabili dira, 300kw-ko bi hozkailu, 2.520 aluminio-hodi, eta 2.400 litro izotz-kontrakoa.
Izotz-pistako prezioak iazkoak izango dira. Izotz-pistara sartzeko prezioa 4,5 eurokoa da 14 urtetik gorakoentzat, eta 3,5 eurokoa, 14 urtetik beherakoentzat; azkenik, Bilbao Kirolak-eko abonatuek 2,5 euro ordainduko dituzte orduko. Prezio barruan daude patinen alokairu guztiak. Gainera, 10 saioko bonua dago Bilbao Kirolak-eko abonatuentzat, 20 euroren truke, eta, beraz, euro 2 ordainduko dituzte orduko.
Snowtubing malda 4,5 eurokoa da 14 urtetik gorakoentzat, 5 jaitsiera egiteko. 14 urte beheko neska-mutilek 3,5 euro ordainduko dituzte gehienez 5 jaitsiera egiteko, eta Bilbao Kirolakeko abonatuek, berriz, 2,5 euro ordainduko dituzte 5 bider jaisteko.