Bizkaiko Foru Aldundiak “Familia barruko indarkeria: balantzea eta jarduerak” gaiari buruzko ziklo bat prestatu du, “Gizarte Ekintzako Topaketak” jardueraren 23. edizioan.
Ostirala, 2013ko urtarrilak 20
Jardunaldia gaur goizean izan da, Kale Nagusiko BBK Aretoan, eta Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatuak emango dio hasiera topaketari. 500 lagun inguru izango dira bertan. Jardunaldia Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetako gizarte zerbitzuetako arduradun, teknikari eta langileentzat da, baita oinarrizko gizarte zerbitzuetan, emakumearen edo familiaren arloko elkarteetan eta hezkuntzan espezializatutako profesionalentzat ere. Euren erantzunak argi utzi du Ardanzaren aburuz “Aldundiaren lidergoaren erakusle ziurra da”.
Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak zabaldu egin du Gurasoekiko Indarkerian Espezializatutako Familiako Esku-hartze Programaren jardun-eremua, seme-alaba nerabeen eta haien gurasoen zein etxeetan dauden beste autoritate figuren artean dauden indarkeria kasuak errotik kentzeko. Eredu tradizionaletik urrundu den gurasoekiko indarkeria eredu berri bat dagoela eta eredu hori indartsu zabaldu dela jakinda, Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeria mota hori landuko duen jardunaldia antolatu du. Besteak beste, Psikologian doktore den Miguel Garrido Fernándezek aurkeztuko duen “La violencia filioparental y la violencia de género: polos del malestar familiar en un contexto disfuncional” txostenean landuko da gaia. Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik, Emakumeen Ataleko buru Berta Díazek etxean indarkeria erabiltzen duten nerabeei laguntzeko Familian Esku-hartzeko Programa Bereziko datuak azalduko ditu. Eta amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da: “El fenómeno desde sus diferentes perspectivas”. Psikologoak arituko dira mahai honetan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusi Sergio Murillok egingo ditu moderatzaile lanak.
Gaur egun gero eta gehiago ikusarazten da gurasoen aurkako indarkeria arazo hori, eta zaila da zehaztea eta kuantifikatzea hautemandako kasuek gora egitearen arrazoia prebalentziaren igoera den, ala beste alderdi batzuk eragiten duten egoera hori. Halako indarkeria pairatzen duten familiek gero eta modu esplizituagoan eskatzen dute laguntza, eta, ondorioz, gora egin du salatutako kasuen kopuruak eta Gizarte Ekintza Sailak gero eta datu sendoagoekin egiten du lan.
Jardunaldi hauen helburua da azken urteetan Gizarte Ekintza Sailak martxan jarri duen programan ateratako ondorioak eta lortutako esperientziak arlo honetako Bizkaiko profesionalei eta teknikariei helaraztea.