Olatu Talkaren hirugarren edizioan, Donostian eta Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko zenbait tokitan, maiatzaren 11, 12 eta 13an.
Ostirala, 2013ko apirilak 20
Gros, Intxaurrondo, Antiguo edo Egia bezalako Donostiako auzoak jaialdiko jardueren zati handi bat hartuko dute barne. Olatu Talkaren hirugarren edizioan, Urumea ibaiaren ingurumaria jarduera-gune garrantzitsua izango da.
Imajinatzen al duzu munduko gastronomia ezberdinak egun batez hiriko elkarte gastronomikoetan hitzordua izatea? Edota stand-up paddle eginez, modan dagoen kirola, Urumea ibaian abiadura eta hondakinen bilketa uztartzen dituen lehen lasterketan parte hartzea? Eta zer irudituko litzaizuke tailer batean hainbat jostailuren elementu elektriko eta mekanikoak trukatu eta superjostailu bat sortzeko aukera izatea? Horrelako gauzak ikusi eta bizi ahal izango ditugu Olatu Talkaren hirugarren edizioan, Donostian eta Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko zenbait tokitan, maiatzaren 11, 12 eta 13an.
Aurten jaialdiak bere helburua lortu du, bere energiarekin Donostiako erdigunetik harantzago iristea, alegia. Herritargoak erantzun egin dio 2016 Bulegoak egindako deialdiari, eta Olatu Talkaren programak Donostiako auzo ezberdinetan sorturiko ia ehun jarduera ditu dagoeneko: besteak beste, Loiola, Martutene, Intxaurrondo, Egia, Altza, Amara, Gros, Añorga eta Antiguon.
Urumea ibaiaren ingurua ekintzaz betetako gunea izango da Olatu Talkaren baitan. Izan ere, igande goizean, maiatzak 13, hogeita bost jarduera baino gehiago elkartuko baitira ibaian eta inguratzen duen gunean, Loiolatik hasi eta Etxarriene arte, Martutenen. Ibaia biziberritzeko eta ibaiak hiri-egituratzaile papera berreskuratzeko inguruari kultur erabilera berriak ematea da bilatu nahi dena.
Helburua hiria beste ikuspuntu batetik behatzea da: itsasoa begiratu, bai, baina baita barnealdea ere. Horretarako, ekintzaren zati handi bat Loiola eta Martutenen kontzentratuko da, ibai-inguruan, erakusteko inguru hau topaketa- eta elkartze-gune dela; toki aktibo eta dinamiko bat ibaiertza partekatzen duten auzoetako herritarrak harremanetan jartzeko. Horregatik gaude gaur hemen, Loiolan, Urumea hain gertu bizitzen duen auzo honetan.