Euskararen plana garatzeko lan taldeak antolatu dira Bermeon

Bermeoko Udalak orain urte batzuk garatzen hasi zan Euskara Bizibarritzeko Plan Nagusia lantzen jarraitzeko, alorka banatutako lan-mahaiak antolatu dauz.

Astelehena, 2013ko apirilak 30

Plangintza barri horren bitartez, euskararen garapenaren aldeko lanean jarduten dabezan udalerriko alkarte eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza handitu gura dabe, beste helburu ba-tzuen artean.

"Alor bakotxean, orain arte egindako lanak baloratuko doguz eta, gaur egungo egoeratik abiatuta, datozen bost urteetarako plangintza diseinatuko dogu", azaldu dabe Bermeoko Udaleko Euskara saileko arduradunek. Horretarako, lan-mahaiak burutuko diran egunen egutegia adostu dabe, eta dagoeneko, herritarrei batzarretan parte hartzeko gonbitea luzatu deutsee. "Bermeotar guztien bizipen, proposamen eta hausnarketak lagungarriak izango dira", baieztatu dabe.

Plangintzari begira, lehenengo deialdia maiatzaren 2an izango da. Horretan, familia, transmisioa, euskalduntzea eta etorkinen ganeko gaia landuko da, hain zuzen be. Egun bi beranduago, 'Gazteak' izenadun lan-mahaia egingo da, eta maiatzak 8an, barriz, aisia, kirola, kulturgintza eta teknologi barriei buruzko beste batzar barri bat deituko dabe.

Lan taldeok, Kultur Etxean alkartuko dira, 19.00etatik 21.00etara arte. Dana dala, ekainaren 6an, 8an, 12an eta 23an barriro batuko dira, hurrenez hurren. Lana bideratzen laguntzeko, bestalde, Udalak Elhuyar Aholkularitza enpresaren zerbitzuak kontratatu izan dauz.

Euskararen normalizariorako plangintzaren aurreko esperien-tzia abenduan egin zan, 'Berba eta kafea' titulupean. Horretan, egungo herriko euskeraren diagnostikoa egin zan.

Ranking Berriak