Pakea Bizkaia dokumentalaren estrenaldia telebistan

Ez galdu Pakea Bizkaia proiektuaren lehen dokumentalaren estreinaldia!

Bideoa

Video

Astelehena, 2014ko apirilak 30

80000 itsas milia txapelketetan Planeta osoan zehar Open 60 “Pakea Bizkaia”-rekin nabigatu eta Itsaso eta Ozeanoak miretsi ondoren, hezkuntza eta nabigazioarekin erlazionaturiko proiektu berri bat eraikitzea erabaki dute.

Itsasaldi berri honetan Unai Basurkok bakarrik nabigatzeari utzi dio, eta tripulazio batekin abiatuko da munduan zehar.

Helburu nagusia, nabigazioa eta ingurugiroaren  errespetuaren arteko lotura ezagutaraztea da, belauntzian nabigatzean inguruarekin harreman estua sortzen baita.

Guzti hau gauzatu ahal izateko, nabigazio-espedizio ezberdinak erabiltzen dituzte. Espedizioan dauden bitartean web orriaren bitartez jarrai daiteke proiektua, eta porturatzean haien bizipen eta esperientziak eskola-umeei erakusten dizkiete hezkuntza jardueren medioz. Hezkuntza-jasangarrirako eta garapen-jasangarrirako haien ekarpen txiki hauekin izaki bizidun, bioaniztasun, ingurugiro eta errekurtso naturalenganako errespetua sustatu nahi dute. Giza jarduerak Ozeanoetan duen eragin negatiboa eta Naturaren edertasun liluragarria erakustean, gizartea sentsibilizatuko dela konfiatzen dute.

Espedizio hauek ahalik eta modu jasangarrienean egiten dira. Bioaniztasuna behatu eta errespetatzen dute, ontzi barruko bizitzan energia berriztagarriak erabiltzen dituzte (haize-energia mugitzeko eta eguzki-plakak energia lortzeko) eta zaborrak murriztuz, berrerabiliz eta berziklatuz, modu egokian kuedeatzen dituzte. Honetaz gain, mundutik barreiaturik dauden eta jasangarritasunarekin zerikusia duten esperientziak biltzen dituzte.

Hori dela eta, ez dugu galdu behar Pakea Bizkaia proiektuaren lehen dokumentalaren estreinaldia! Pakea Bizkaia lehiaketatik hezkuntzara.

Dokumentala baino lehenago, Unai Basurkori azkenaldian egindako elkarrizketa bat ikusi ahal izango da. Maiatzaren 1ean 23.00 etan ETBK-n. Eta asteazkenean 12.30 etan ETBK-n. 

Ranking Berriak