Athleticen, pilotaren eta euskal dantzen aldeko pasioa Aste Santuan

Athleticen, pilotaren eta euskal dantzen aldeko pasioa Aste Santuan.

Osteguna, 2013ko apirilak 5

Bilbok turismo erreferente bat izan nahi du Aste Santuan, ekitaldi erlijiosoak eta kultur agenda oso bat konbinatzeko gauza izango dena. Agenda horren barrenean, abangoardiako proposamenak egongo dira eta, aldi berean bertako sustraien, ondarearen eta nortasunaren aitortza. Bilbok erronka hori bere egin nahi du eta, horregatik, jardueren egutegi aparta eskaintzen du. Egutegi horretan, “plater nagusi" gisa ageri dira Athleticen “boladan" egotea, euskal pilotaren aldeko apustua eta dantza tradizionalak.

Opor garai honetan, bai turistek, bai bertakoek aukera izango dute kultur ekitaldietan parte hartzeko, ikus-entzule gisa ez ezik, esperientzia bakar eta errepikaezinen protagonista gisa ere. Euskal kulturak, zeinean kirolzaletasuna ere sartzen baita, Bilbo herri berezi gisa definitzen du, eta, berez, ustiatu beharreko erakarpen turistikoa dauka. Horri dagokionez, Bilbao Turismok pilotarekin eta euskal dantzekin lotutako ekimenak ezagutu eta haietaz gozatzeko gonbitea egiten du. Ekitaldi horietan, ikus-entzuleen parte-hartzea funtsezkoa izango da.

ATHLETICEN ALDEKO PASIOA
Bilboko Udalak, Athletic Clubek turismorako erakargarri gisa duen indarra ezagututa, lehenengo aldiz liburuxka bat argitaratu du, bisitariek eta bertakoek aukera izan dezaten “Athleticen mundua” bizitzeko, apirilaren 5ean, ostegunez, Alemaniako Shalke 04 taldearen aurka jokatuko duen partidaren abaguneaz baliatuta, hain zuzen ere. Bielsaren “lehoiak” futbolaren elitean daude eta Bilbao Turismok helburu gisa planteatu du Athletic Clubaren “bolada ona” aprobetxatzea jardueren eskaintza indartzeko. Futbolarekin lotutako turismoa gora ari den sektorea da, arlo horretan indarrez lan egiten duten hirietan jarduera ekonomikoa eta negozioa sortzen dituena.

“Athleticen aldeko pasioa” izenburuko liburuxkak hamabi orrialdetan zenbait proposamen biltzen ditu, guztiak ere talde zuri-gorriari lotuak. Horien artean, nabarmentzekoa da Ibaiganeko Jauregirako, San Mameserako eta Trofeoen Aretorako bisitak. Gidaliburua gaztelaniaz, euskaraz ingelesez eta alemanez argitaratuko da, eta honakoak jasoko ditu: Schalke 04 eta Sevilla taldeen aurkako hurrengo partiden egutegia, Athletic Clubaren denda ofizialen ordutegiak eta ikur-tokiei buruzko laburpen bat (Lezamako instalazioak, Alde Zaharreko Peña eta Poza Lizentziatua eta García Rivero kaleak.

Sei “lehoik” 15.000 liburuxka banatuko dituzte eskutik eskura, gaur arratsaldean hasi eta datorren larunbatera arte, Bilbao Turismok eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak egun hauetarako antolatutako ekitaldiekin bat. Beste 5.000 liburuxka Bilbao Turismoren hiru bulegoetan –Arriaga antzokian, Zabalgune Plazan eta Guggenheim Museoan kokatutakoetan–, banatuko dira. “6 lehoiek" kaleak animatuko dituzte, trikitilarien talde batekin, eta argazkietarako erakargarri bat izango dira oroigarri zuri-gorri bat nahi duten pertsonentzat.

LEHOIEN IBILBIDEA
Asteazkena, apirilak 4
18:00etatik-20:00etara: Bizkaia plaza – Alhondiga - Pozas.
Osteguna, ostirala eta larunbata, apirilak 5, 6 eta 7
12:00etatik 13:00etara: Done Jakue Katedraleko plaza, Bidebarrieta, Arriaga plaza, Areatza, Bilbaoboats.
13:00etatik-14.00etara: Abando - Guggenheim
14:00etatik-15:00etara: Frontainer - Bizkaia plaza - Alhóndiga
ARRATSALDEZ
18:00etatik-20:00etara: Frontainer - Bizkaia plaza - Alhóndiga-Pozas.

EUSKAL PILOTA
Euskal pilota gure kultur ondasunetatik handienetako bat da. Aste Santu honetan, turistek eta bisitariek esperientzia aparta bizitzeko aukera izango dute, hiriko bi gunetan, pilotaren historia ezagutuz eta pilotan arituz, pilotari handien laguntzarekin. 
Bizkaia plazan pilotaleku eramangarri bat jarriko da, oso ere erakargarria, Frontainer izenekoa. Haren helburua izango da euskal pilotaren jokoa ezagutzera ematea eta sustatzea, bai eta hartan jokatu ahal izatea ere. Gune horretan honako jarduerak egingo dira:
Tailer parte-hartzaileak
Euskal pilotan espezializatutako bi monitorek jokatzen erakutsiko diete Frontainerrera hurbiltzen diren pertsona interesdunei.
Euskal Pilotari buruzko erakusketa
Euskal pilotaren historiako erreminten erakusketa.
Egunak: Apirilaren 5etik 8ra. 
Etenik gabeko ordutegia, 11:00etatik 19:30era.
Bestalde, Itxaropena pilotalekuan tailerrak eta jendearen parte-hartzera zabaldutako erakustaldiak egingo dira.
Pilota Experience tailerrak
Tailer horietan, pilotaren modalitate desberdinak erakutsiko dira, eta bakoitzaren sorlekua eta jatorria azalduko dira. Erakustaldi txikiak egingo dira, eta jendeak parte hartu ahalko du, pilotari adituen laguntzarekin.
Egunak: Apirilaren 5etik 8ra.
Tokia: Itxaropena, 4. Alde Zaharra.
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara.

DANTZA TRADIZIONALAK
“Patxi eta Konpania” izeneko konpainiak euskal dantza tradizionalei buruzko ikuskizun parte-hartzaile bat proposatuko du. Guggenheim Museoaren zelaia eszenatoki handi bat bilakatuko da, euskal dantza tradizionaletan aritzeko eta dantza horiek ezagutarazteko.
Egunak: Apirilaren 5etik 7ra.
Tokia: Guggenheimen zelaia, Puppyren ondoan.
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara.


Ranking Berriak