Bizkaiak landare-berritze lanak egin ditu Orconera, Galdames, Argalario, Oiz eta Pagomakurreko hainbat eremutan

Natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren barruan egin dira lanak eta 400.000 euro erabili dira.

Osteguna, 2013ko apirilak 5

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker, landare-berritze lanak egin dira lurralde historikoko hainbat eremutan, Orconeran, Galdamesen, Oizen, Argalarion eta Pagomakurren. Eremu horietako batzuk suteen ondorioz erre ziren. 2011. urteko akordioan guztira bost obra dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko sinatu duten hitzarmenaren helburua honako hau da: Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumena babestu, sustatu, zaindu eta hobetzeko kudeatzen dituen jarduerak, ingurumenaren egonkortasuna eta heldutasuna bermatzen laguntzeko. Horretarako, kontserbazio egoera hobetuko da eta egon daitezkeen asalduen aurrean ingurumenaren hauskortasuna murriztuko da. Horrez gainera, jarduketa horietan, lehentasuna emango zaio gizartean egoera ahulenetan dauden pertsonak laneratzeari, hain zuzen ere, gizartean baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak, batez ere preso ohiak, drogen mendean egondakoak, etorkinak eta egoera larrian dauden emakumeak.

2011ko hitzarmenaren barruan egindako obrak honako hauek dira:
    •    Zuhaitz berriak landatzea Orconeran, sute bat gertatu eta gero:
% 40 baso-berritu da, kaltetutako 24,6 hektareatik 9,6 hektarea; bertako 9.000 hostozabal (haritzak, urkiak eta lizarrak) landatu dira, eta 95.695 euro gastatu dira.
    •    Baso-berritze lanak, sute baten ondoren, Galdameseko Ventana tontorrean:
5 hektarea landatu dira, 5.555 hostozabalekin, eta 31.774 euro gastatu dira.
    •    Landare-berritze lanak Pagomakurren, Gorbeiako Parke Naturalean:
Arrabaraino, hostozabalen 300 kimu landatu dira, alboetan, 1.500 metroko luzeran, eta 87.036 euro gastatu dira.
    •    Zuhaitz berriak landatu dira Argalarion:
Bertako hostozabalak (haritza) landatu dira, lehenagotik zegoen eukalipto-sail baten gainean. 1.500 landare jarri dira, 2,5 hektareako azaleran, eta 25.257 euro gastatu dira.
    •    Birsorkuntza naturala sustatzea Oizen hegalean 70 hektareako arboladia landatuta. Ekimen horren aurrekontua 100.000 euro ingurukoa da.
BIZKAIAK LANDARE-BERRITZE LANAK EGIN DITU ORCONERA, GALDAMES, ARGALARIO, OIZ ETA PAGOMAKURREKO HAINBAT EREMUTAN
Asteazkena, 2012(e)ko Apirilaren 4a 10:00
Natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren barruan egin dira lanak eta 400.000 euro erabili dira



Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker, landare-berritze lanak egin dira lurralde historikoko hainbat eremutan, Orconeran, Galdamesen, Oizen, Argalarion eta Pagomakurren. Eremu horietako batzuk suteen ondorioz erre ziren. 2011. urteko akordioan guztira bost obra dira.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta La Caixa Gizarte Ekintzak natura-guneak zaintzeko eta gizarteratzea sustatzeko sinatu duten hitzarmenaren helburua honako hau da: Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumena babestu, sustatu, zaindu eta hobetzeko kudeatzen dituen jarduerak, ingurumenaren egonkortasuna eta heldutasuna bermatzen laguntzeko. Horretarako, kontserbazio egoera hobetuko da eta egon daitezkeen asalduen aurrean ingurumenaren hauskortasuna murriztuko da. Horrez gainera, jarduketa horietan, lehentasuna emango zaio gizartean egoera ahulenetan dauden pertsonak laneratzeari, hain zuzen ere, gizartean baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak, batez ere preso ohiak, drogen mendean egondakoak, etorkinak eta egoera larrian dauden emakumeak.
2011ko hitzarmenaren barruan egindako obrak honako hauek dira:
    •    Zuhaitz berriak landatzea Orconeran, sute bat gertatu eta gero:
% 40 baso-berritu da, kaltetutako 24,6 hektareatik 9,6 hektarea; bertako 9.000 hostozabal (haritzak, urkiak eta lizarrak) landatu dira, eta 95.695 euro gastatu dira.
    •    Baso-berritze lanak, sute baten ondoren, Galdameseko Ventana tontorrean:
5 hektarea landatu dira, 5.555 hostozabalekin, eta 31.774 euro gastatu dira.
    •    Landare-berritze lanak Pagomakurren, Gorbeiako Parke Naturalean:
Arrabaraino, hostozabalen 300 kimu landatu dira, alboetan, 1.500 metroko luzeran, eta 87.036 euro gastatu dira.
    •    Zuhaitz berriak landatu dira Argalarion:
Bertako hostozabalak (haritza) landatu dira, lehenagotik zegoen eukalipto-sail baten gainean. 1.500 landare jarri dira, 2,5 hektareako azaleran, eta 25.257 euro gastatu dira.
    •    Birsorkuntza naturala sustatzea Oizen hegalean 70 hektareako arboladia landatuta. Ekimen horren aurrekontua 100.000 euro ingurukoa da.

Ranking Berriak