Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa digitaleko kabineteak erabaki du sare sozialetan kanal berri hau irekitzea Bizkaiaren eta Erakundearen gaurkotasunari buruzko informazioa osatzeko.
Astelehena, 2013ko apirilak 9
Martxoaren 1ean, Bizkaiamediak perfil berriak estreinatu zituen Facebook-en eta Twitter-en. Hemendik aurrera, Foru Erakundearen bideorik garrantzitsuenak YouTube-n egongo dira ikusgai. Prentsa digitaleko kabineteak bizkaitarrek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan egoteko egiten duen apustuaren helburua da interesa duten herritarrengandik eta kazetari eta komunikabideetatik hurbilago egotea.
YouTube-ren kanala eta perfilak eguneratuz joango dira Lurralde Historikoko herritarren intereseko berri eta gertakizunei buruzko bideoak jarri ahala. Egunero, eguneko gertaera garrantzitsuenak jasotzen dituen bideo bat argitaratuko da. Entzumen urritasuna duten herritarrek ere erabili ahal izango dute kanal hau, irisgarritasuna kontuan hartu baita.
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian argitaratutako berriekin batera, kalitateko argazkien galeria bat egongo da, komunikabideek behar izanez gero erabil ditzaten. Halaber, audio- eta bideo-artxiboak eskaintzen dira. Dibulgazio-zerbitzu hau handitzeko, Erakundearen ekitaldi nagusiak zuzenean ematen dira; asteartero, ohiko prentsaurrekoa zuzenean ikus daiteke, eta, besteak beste, Foru Jauregian egiten diren sari-banaketak, omenaldiak, aintzatespen-ekitaldiak eta erakunde-adierazpenak ikusgai daude.