40 herri baino gehiagotako atletak lehiatuko dira 10.000 metroko Europako XVI. kopan eta “Bilboko Hiria” batzarrean

2012ko Londresko Joko Olinpikoetan lehiatu nahi diren atletei prestatzeko jarduera gisa balioko die.

Asteartea, 2013ko maiatzak 29

Bere historian estreinakoz, Bilbok 10.000 metroko Europako XVI. Kopa hartuko du. Kirol hitzordu honek, Bilboko Hiriarekin batera, parte hartuko duten herrien errekorra hausteaz gainera (40 herri baino gehiago), 2012ko Londresko Joko Olinpikoetara sailkatzeko balio izango du.

Bilbao Kirolak erakundeak eta Santutxuko Atletismo Taldeak antolatuta, nazioarteko txapelketa hau abiarazteko pistola-tiroa ekainaren 3an izango da Zorrotzako kiroldegian. Halaber, aipatutako kiroldegiak “Bilboko Hiria Nazioarteko XII. Atletismo Meeting” delakoa ere hartuko du. Norgehiagokak 16:15ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Oraingo honetan, Europako 28 herritatik datozen kirolariek pistetan elkar ikusiko dute, eta, aurten, Oslon (Norvegia)2011n egindako edizioan baino 6 herrialde parte-hartzaile gehiago dago.

Espainiako Atletismo Federazioak bere kirolari-zerrenda osatu du honezkero; honako hauek osatuko dute: Manuel Ángel Penas, David Solís, Daniel Sanz, Carles Castillejo, Ayad Lamdassem eta José Manuel Martínez, gizonezkoen taldeari dagokionez. Bestetik, Espainiako emakumezkoen selekzioak hurrengo hauek izango ditu: Estela Navascues, Alba García, Vanessa Veiga, Marta Silvestre eta Lidia Rodríguez, Bilboko Udalak babesten duen Santutxuko Atletismo Taldeko kidea. Atleta kataluniarra bederatzigarrena izan zen 2010eko Espainiako Cross Txapelketan, seigarrena Kanadan egindako Unibertsitate Munduko Txapelketan eta irabazle izan zen 2010eko Iurretako hiri proban. Halaber, hainbat aldiz aritu da nazioarteko atleta moduan Espainiako selekzioan.

Bien bitartean, Europako Federazioak, honezkero, datorren 2013ko Europako Koparen egoitza izendatu du, hain zuzen ere, Pravets hirian (Bulgaria).

European Cup

Lehiaketa datorren ekainaren 3an egingo da eta 16:15ean hasiko da, arratsaldeko 20:40ak arte, banaka nahiz taldeka, bai gizonezkoak bai emakumezkoak. Taldeak, gehienez, 6 atletez osaturik egongo dira eta taldekako sailkapenerako puntuak lortuko dituzte herri bakoitzeko lehenengo lauek. Lortzen diren markek abuztuko lehenengo hamabostaldian Londresen egingo diren Joko Olinpikoetara sailkatzeko balio izango dute. Batzorde olinpikoaren arabera, honako hauek izango dira 10.000 metroko partaidetzaren gutxieneko markak: A seriean, 27:45 gizonezkoetan eta 31:45 emakumezkoetan; B seriean, berriz, 28:05 gizonezkoetan eta 32:10 emakumezkoetan.

XII. Bilboko Hiria

Gainera, “Bilboko Hiria” Nazioarteko Atletismoko XII. Batzarraren kariaz, gizonezkoen nahiz emakumezkoen beste 17 proba ere gauzatuko dira. 1.500, 1.000, 800, 600, 200 eta 100 metroko lehiaketak egongo dira, baita jauzi hirukoitzak, mailua, diskoa, xabalina, luzera-jauzia eta pisua ere, modalitate ezberdinetan egingo direnak; halaber, bi txanda egingo dira atleta paraolinpikoentzat eta beste bi eskola-kirolarentzat.

Nazioarteko pertsonaien artean, orain arte, medailista hauek eman dute izena, besteak beste: Francis Obikwelu portugaldarra, 2004ko Beijingo Joko Olinpikoetan zilarra irabazi zuena 100 metro lauetan edota Tamsyn Lewis australiarra, 800 metroko Munduko Txapelketan finalista.

Era berean, aipatzekoa da edizio honek parte hartzen duten herri berriak izango dituela, hala nola, Barbados, Egipto, Sudan eta Grenadako Uhartea; herri horietako kirolariak ohikoagokoak diren Nigeria, Kenia, Etiopia, Eritrea, Maroko edo Kuba bezalako herrietakoei garaipena kentzen saiatuko dira.

Bilboko Hiria Nazioarteko Atletismoko XII. Batzarra Euskadin egin den lehen mailako atletismoko batzar bakarra da, eta, iaz, 2011n, laugarren lanpostua lortu zuen RFEA (Atletismoko Espainiako Errege Federazioa) Estatu osoko atletismo meetingen rankingean, eta bigarren izan zen EAP izenekoaren atletismoko Europako meetingen zirkuituan.

Ekimen hau Bilbo "2012ko Europako Kirol Hiri" moduan saritu duten urtean garatuko da. Aintzatespen horrek hiribilduak ariketaren bitartez gozatzea xede duela erakusten digu.

Ranking Berriak