Komunikazio politikoari buruzko nazioarteko bigarren topaketa Bilboko Alondegian

Ekainaren 14tik 16ra bitartean ACOPek antolatutako Komunikazio politikoari buruzko nazioarteko bigarren topaketa hau Bilboko Alondegian egingo da.

Asteazkena, 2013ko ekainak 13

Ekainaren 14tik (eguena) 16ra bitartean ACOPek antolatutako Komunikazio politikoari buruzko nazioarteko bigarren topaketa hau Bilboko Alondegian (Alhóndiga Bilbao) egingo da. Gaur egungo komunikazio politikoan garrantzirik handiena duten gaiak eta joerak jorratuko dituzte zenbait txostenen bidez.

20tik gora txosten eta tailer egingo dira Alondegiko auditorioan eta beste areto batzuetan. Komunikazioaren eta politikaren alorreko izen handiko profesionalek gobernu-tresna bezala komunikazio politikaren diziplinak dituen alderdirik behinenak jorratuko dituzte, baita gaur egungo kazetaritzak eta sare sozialek eragiten dizkioten ondorioak ere.

Bilbon izango diren profesionalen artean hauek dira aipagarrienak: Bill Clinton, Tony Blair edo Mandelaren aholkulari den Satanley Greenberg, Kaliforniako Unibertsitateko eta adimena ikertzeko SAGE zentroko zuzendaria den Michael Gazzaniga; Evgeny Morozov interneten aditua eta The Net Delusion: The Dark Side of Internet Freedom liburuaren egilea; Christian Salmon, storytellingen aditua eta Storytelling, la machine à fabriquer des histoires et à formater les esprits liburuaren egilea edo Manuel Campo Vidal, Espainiako Telebistako Arteen eta Zientzien Akademia.

Ranking Berriak