Zaragozako Udaleko eraikuntzen birgaitze adituak Donostiako Udalak antolatutako Hiri Birgaitze Jasangarri Ekitaldian parte hartuko dute

Energiaren europar asteari lotuta eta Klimaren Aldeko Alkateen Itunari, Donostiako Udalak, datorren astearteak 19an, jardunaldi bat antolatu du udaletako teknikariei eta Hiri Birgaitze Jasangarri jorratzen duten profesionalei zuzendua.

Asteartea, 2013ko ekainak 19

Ekitaldi honetan Energiaren Euskal Erakundeko, Eusko Jaurlaritzako,  Sociedad Munipal Zaragoza Viviendako eta Udal  Energi Bulegoko  hizlariak hartuko dute parte.  Zaragozako esperientzia  ONU-Habitat Batzordean “praktika onena” bezala saritu zuen  Dubaiko  2010 Nazioarteko sarietan.

Energi birgaitze politikak burutuz energia asko aurreztu daiteke. Izan ere Euskalerriako etxebizitzen ehuneko 79 a 1980 baino lehenago eraikitakoak dira, eta horietatik ehuneko 33 a 50 urte baino gehiago ditu.  Politika hauekin abantailak berotegi efektuko gasetan ez ezik ekonomian ere lortzen dira.

Ekitaldi ireki hau ekainaren 19an izango da, San Telmo Museoan goizeko 9:30etatik 13:30etara. 

Ranking Berriak