Aurreikusten da nazioarteko topaketa honek 60.000 pertsona baino gehiago bilduko dituela Misano Adriaticoko zirkuituan, Rimini.
Asteazkena, 2013ko ekainak 20
Bilbao Turismo World Ducati Week-en zazpigarren ediziora joango da bihar, ekitaldi hori ekainaren 24ra arte –igandea- egingo baita Misano Adriaticoko zirkuituan. Bilboko Turismo Bulegoa helburu garbi batez joango da hara: publikoaren arreta erakartzea eta bizkaitar hiriburua lehentasunezko helmuga bihurtzea uda honetarako.
60.000 pertsona inguru
Aurreikusten denez, Italiako eskuderia honen jarraitzaileentzat ezinbestekoa den hitzordu honek 60.000 pertsona baino gehiago bilduko ditu. Bisitari potentzialak dira, eta beren ezaugarrien artean eroste-ahalmen handia nabarmentzen da. Italiar merkatua, alemaniarrarekin batera, Bilbora turista gehien bidatzen dituen bigarren merkatua da, eta beraren ekarpenak gora egin du etengabe azken urteotan. Iaz, 255.734 atzerritarrek aukeratu zuten Bilbo helmuga bezala, eta horietako % 9,5 Italiatik etorri ziren.
Gainera, Bilbok eta Milanek harreman bikainak dituzte, eta hori zenbait ekintza instituzionaletan islatu da, hala nola, bi udalek 2011ko martxoan sinatu zuten lankidetza hitzarmenean, edo “Serata de Bilbao a Milano” jardunaldian.
Bilbao Turismoren sustapen-ekintza
World Ducati Weeken programak barne hartzen ditu entrenamenduak, pilotuen agerraldiak, txapelketak, ikuskizunak, kontzertuak eta aisialdiarekin eta motorraren munduarekin zerikusia duten hainbat jarduera.
Gainera, itailiar markak “International Village” izeneko gune bat egokitu du, munduko “ducatizale” guztien erreferentzia-puntu eta topagunea izan dadin. Bilbao Turismok stand informatibo bat izango du bertan, bizkaitar hiriburuko eta beraren ingurumariko eskaintza ezagutzera emateko xedez. Sustapen-ekintzaren beste puntu indartsu bat gastronomia izango da. Bihar, pintxoak dastatzeko saio bat eskainiko da, Artxandako Goi Ostalaritza Eskolaren eskutik