Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Donibane ukendu" tailerra antolatu du Busturiko Udalarekin elkarlanean

Landare bilketa, Donibane ukendua egiteko tailerra eta su garbitzailea Donibane festa ospatzeko.

Asteazkena, 2013ko ekainak 20

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eta Busturiako Udalak Donibane festa ospatzeko ekintzaz betetako programazioa antolatu dute.

Larunbata,ekainaren 23a: Donibane ukendua egiteko beharrezkoak diren landareen bilketa eta Donibane sua.

Orain dela urte asko gure amamak zauriak sendatzeko eta beste arazo batzuk sendatzeko etxeko erremedioak erabiltzen zituzten, landareek dituzten propietateak erabiliz krema eta ukenduak egiten zituztelarik.

Bizilore elkarteak egindako ibilbide gidatuan, 10:00 etatik 13:00etara, parte hartuko dutenek "dena sendatzeko gaitasuna " duen ukendu sendatzailea egiteko hogeitabat landare ezberdin ezagutuko dituzte eta haien sekretu eta onurez jabetuko dira. 10€ pertsonako.

Donibane gau magikoarekin amaituko da eguna, Busturiako Axpe Auzoan (Ispilueta landan) Donibane Sua egingo da.
Igandea, ekainaren 24a: Donibane ukendua egiteko tailerra.

Behar diren erromeroa, intrusa, asun, ilen kultibatu, zizan iñun-kankahorixka eta beste landare mota batzuk batu eta gero, landareak egostea da hurrengo pausua, landareek gordetzen duten ura desagertu arte irauntzen du prozesuak... Bizilore elkartetik komentatzen digute beste sekretuak zentruan antolatutako tailerran argituko direla.

Nagusientzako antolatu den tailer hau 10:00etatik 14:00etara garatuko da, eta ehuneko ehun begetala den ukendua burutuko da bertan. Bere erabileren artean mesedegarria da hematoma, bihurdura, erlakaizten, zairu ez zabalduak, min artilkulatu eta erreumatikoentza adibidez.

Ranking Berriak