Europar Energiaren Astea 2012 Donostian

Ekintza hauekin Donostiako Udalak Klima aldaketaren aurrean energi kontsumoa murrizteak duen garrantzia azpimarratu nahi du eta hiritarren parte hartzea bultzatu, jarrera aldaketa bat egon dadin.

Osteguna, 2013ko ekainak 21

2008an Donostiako Udalak  Klimaren Aldeko Alkateen Ituna sinatu zuen. Sinadura honekin  Klimaren aldeko konpromiso zehatzak hartu zituen, besteak beste,  urte jakin batekin konparatuz, 2020rako Berotegi Efektuko gasak ehuneko 20a jaistea,  Energi  Jasangarri Ekintza Plan bat bultzatzea eta  Europar Energi  Astea zabaltzea, europar hiritarren gai honen inguruko informazioa  eta sensibilizazioa handitzeko.

Egun Euskal Erkidegoan 14 udalerrik bakarrik dute Alkateen ituna sinatuta.

Energi Jasangarri Ekintza Plana:

Alkateen ituneko konpromisotako bat amaitu berria  dugu:  Energi Jasangarri Ekintza Plana diseinatu, onartu eta  Bruselaseko Alkateen Ituneko  Bulegora bidali da.

Bertan 91 neurri  zehatz jasotzen dira: hauetako bakoitzarentzako zer kostu izango duen, zenbat denboran amortizatuko den diru hau eta ze  Berotegi Efektu Gas murrizketa lortuko den jasotzen da.  2007 oinarri urte hartuta, 2020rako ehuneko 20,51a jaistea Berotegi Efektuko Gasak  da aurreikusi dena.

Egun Energi Jasangarri ekintza plana bi udalerrik dute amaitua Euskal Erkidegoan: Gasteizek eta Donostiak.

213.000 € Udaleko 19 ikastetxeetan berrikuntzak egiteko

Energi Jasangarri Ekintza Planean jasotakoari lotuta Udalerriko hainbat ikastetxeetan berrikuntzak  egin dira 2011an eta 2012rako jadanik 213.000 €ko aurrekontua onartua dago 18 hezkuntza eraikinetan energi jasangarritasun ekintzak aurrera eramateko.  

Horrela, udara honetan honako ikastetxeetan ekingo dira lanak: Mendiola I eta II, Herrera, Biteri, Amassorrain, Ikasbide, Loiola, Martutene, Amara Berri, Ibai, Larratxo, Ategoerrieta,  Jakintza, eta Aitor ikastetxean.
Imagen 3

Ranking Berriak