Irteerak igandero jarraituko dira 2012ko ekainetik-urrira, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.
Osteguna, 2013ko ekainak 21
Irteerak igandero jarraituko dira 2012ko ekainetik-urrira, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Parte hartzaileek 7 urtetik gora izan beharko dute eta aurretik 94 687 04 02 telefonoan izena ematea beharrezkoa izango da.
"Zetazeoak 10etan" kanpainaren helburua itsas ugaztunen kontserbazioak duen garrantziaz kontzientziatzea eta gure kostaldean dabiltzan zetazeoak barkuan egiten diren irteeren bidez, bertatik bertara behatzea da.
Ekintza hau 1727/2007 Dekretu Errealak zehazten dituen jokabideei lotua egongo da, zeinek zetazeoak ez gogaitu, nekarazi eta kaltetzeko asmoarekin, bete beharreko jokabideak adierazten dituen.
Irteeren funtzionamendua:
Irteera gidatuetan AMBAR Elkarteak emandako azalpenei esker eta Hegaluze itsas-bidaiaren esker, gure kostaldeko itsas faunak eskaitzen digun aberastasuna ezagut dezakegu eta kanpaina honetan, horrez gain hidrofono bati esker itsaso eta itsas animalien soinuak entzungo ditugu. Hidrofonoak itsaspeko soinuak batu, audio seinale bihurtu eta datu neurgarrietan bihurtzeko konfiguratuta daude. Itsaspeko mikrofono hauek ur masa handien azterketa errazten dute, sakonera handiko urak izan arren eta urpeko igeriketa azterketa medio gisa baztertzen denean ere.
Bisitaren iraupena: 4 ordu (10:00tatik 14:00etara).
Irteera: Bermeoko portutik ateratzen da, Olatuaren eskultura ondotik (9:30etan enbarkatzen hasten gara).
Tarifa orokorra: 35€ pertsonako.
Tarifa murriztua: 25€ umeko (12 urtetik beherakoak), 7 urtetik aurrera.
2012 urteko kanpainako datak:
Uztaila: 15 eta 28.
Abuztua: 1, 4, 5, 8, 15, 18, 22, 25 eta 29.
Iraila: 1, 8, 15, 22 eta 29.
Urria: 6, 13, 20 eta 27.
Irteeren ordutegi orokorra 10:00etatik 14:00etara, ala ere uztailaren 28 eta abuztuaren 18an irteerak 9:00etatik 13:00etara izango dira. Abuztuko asteazkenetako irteeren ordutegia 16:00etatik 20:00etara da.