Beste hogeita sei leku Munduko Ondarearen Zerrendan

Munduko Ondarearen Batzordeak beste hogeita sei leku gehitu zituen Munduko Ondarearen Zerrendara, eta aurten jada ez dute izendatuko beste lekurik.

Asteartea, 2013ko uztailak 10

Bost leku natural, hogei kultural eta misto bat gehitu dituzte, eta lehendabiziko aldiz zerrendan sartzea lortu dute Txadeko, Kongoko, Palauko eta Palestinako lekuek.

Bestalde, Batzordeak joan den astean gehitu zituen Arriskuan dauden Munduko Ondarearen Zerrendara Karibeko kostako Panamako, Portobeloko eta San Lorenzoko Gotorlekuak; Liverpool; eta Tonbuktu eta Askiaren Hilobia Maliko iparraldean, gobernuak hala eskatuta.

Azken horren egoera oso larria da; izan ere, joan den martxoaren 22an, Bamakoko estatu-kolpe militarraren ondorioz, Maliko iparraldeko hiru eskualde administratiboren (Tonbuktu, Gao eta Kidal) gaineko agintea hartu zuten Ansar Dine, MIAK (Magreb Islamiarreko Al Kaeda) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalek; mausoleoak “Jainkoaren izenean” suntsitu zituztela diote.

Asteburu honetan, Unescoren erabakiaren aurkako errepresalian, santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi suntsitu ondoren, Ansar Dineko kideek hiriko hiru meskita handienetako baten atea hautsi zuten.

Maliko Gobernuak ekintzak salatu ditu “gerra-krimenen parekoa den suntsitzeko amorru” gisa, eta ekintzen egileei ohartarazi die epaitu egingo dituztela Malin eta atzerrian.

Munduko Ondarearen Batzordeko hogeita bat kideek Afrikako Batasunari eta nazioarteko komunitateari eskatu zieten ahal duten guztia egiteko1988an Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zen Tonbuktu eta 2004an sartu zen Askiaren Hilobia babesteko.

Irina Bokova UNESCOko zuzendariak nazioarteko lankidetza eskatu du hainbatetan, Tonbuktu babesteko, XVI. mendean eskualdearen urrezko garaiaren eta Hejirako V. mendera garamatzan historiaren lekuko dena. Irina Bokovak adierazi du zeharo kezkatzen duela Askiaren Hilobia, XVII. mendeko piramide forma duen monumentua, ere arriskuan egoteak.

Ranking Berriak