2011n eta 2012an 430 bizikleta izan dira, gutxi goiti-beheiti, eta horietatik 291 inguru konpondu egin dira. Gainerakoak, besteak konpontzeko piezak ateratzeko erabili edo txatarretara bota dira.
Asteartea, 2013ko uztailak 24
Donostiako Udalak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu guneetara egoera txarrean egoteagatik galtzadatik kendutako eta bi gizarte erakundek konpondutako 111 bizikleta bidaliko ditu aurki.
Guztira 127 bizikleta konpondu dituzte eta horietatik 15 Udalaren Abegi Etxera eraman dituzte bertako erabiltzaileek erabil ditzaten, bat Udalaren Urdaneta Eraikinera, langileek erabil dezaten, eta gainerakoak, 111, Tindufera bidaliko dituzte Fronte Polisarioaren eta Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkartearen bitartez, “3.000 bizikleta Sahararako” lankidetza proiektuaren barruan. Proiektu horren helburua da Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen esparruetako Bigarren Hezkuntzako eskoletako ikasle bakoitzari bizikleta bat ematea.
2011n eta 2012an 430 bizikleta izan dira, gutxi goiti-beheiti, eta horietatik 291 inguru konpondu egin dira. Gainerakoak, besteak konpontzeko piezak ateratzeko erabili edo txatarretara bota dira.
Proiektu hau Udaleko zenbait departamenturen laguntzari esker egin da. 2011n, proiektu honi ekin zitzaion urtean, alegia, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak eta gizartetik kanpora geratzeko arriskuan diren pertsonak lanean eta gizartean txertatzeko lan egiten duten elkarte batzuek, ikusi zuten agian Udalak bazuela aukera bestela zaborretara botako ziren bizikleta hauek elkarte hauen esku uzteko.
Helburua bizikleta hauek —gehienak hondatua izaten baitira— gizartetik kanpora geratzeko arriskuan dauden pertsonek konpontzen ikasteko erabiltzea da. Oso-oso gaizki daudelako konpondu ezin diren bizikletak, berriz, beste txirringa batzuk konpontzeko piezak ateratzeko erabiltzen dira; eta horretarako ere erabiltzerik ez dauden bizikleta zatiak, txatarretara botatzen dira.