Udal plangintzarako aholku batzordeak Bilboko Gurtza aretoetako HAPNren aldaketa aztertu du

Erlijio-askatasunaren eskubidea, gurtza-aretoen eta beren ingurune sozialaren bizikidetza onarekin bateragarriak izatea dira araudi berriaren premisak.

Osteguna, 2013ko uztailak 5

Bilboko Udaleko Plangintzako Aholku Batzordeak urteko laugarren bilera egin zuen. Bertan, besteak beste, Bilboko gurtza-aretoen hirigintza-arauketa ezartzeko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) aldaketa aztertu zuen.

Horrela, pasa den urriaren 27ko osoko bilkuran, Udalbatzak gurtza-aretoak eraikitzeko edo alokatzeko lizentziak emateari utziko ziola adostu zuen. Honen helburua, gaiari buruzko araudiak egitea da, HAPNren eraldaketa egokia eginez.

Premisa honetatik abiatuta eta edozein berrikuntza Eusko Jaurlaritzaren lege-aurreproiektuarekin osatu behar dela kontuan izanda -orain izapidean- eta aldi berean, bere garapenerako Araudia aurreikusten duena, Bilboko Udalak HAPNen Hirigintza-legeen eraldaketa-proiektua sortu du. Bertan bi artikulu berri sartu ditu: 6.3.23.1 eta 6.3.23.2, martxan jartzeko baldintzak ezartzeko eta arautze-prozesu honen helburu nagusia definitzeko.

Gurtza-askatasuna eta bizikidetza bateratzea
Konstituzioan bildua eta babestua (art.16), erlijio-askatasuna “funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen” parte da eta horregatik 7/1980 Lege Organikoak arautu du. Honen 2. artikuluan azaltzen den modura: “ Elizen, Aitormenen eta Erlijio-komunitateen daukaten eskubidea, erlijio helburuak dituzten gurtza edo bilerak egiteko”.

Zuzenbide-esparru honi dagokionez, eta gaiari buruzko edozein erregulaziok funtsezko eskubide hau errespetatu behar duela kontuan izanda, Bilboko Udalak 2010. urtean zehar egon den eskaintzen gorakada eta baita zaratengatik etab. auzokideen salaketengatik arautze espezifikoa sortzea ezinbestekoa dela erabaki du. Honen bitartez, ahal den neurrian erlijio-askatasuna eta gurtza-aretoak eta euren inguruen bizikidetza bateratu nahi da.

Ekipamendurako edo erabilera produktiborako eraikinen murrizketa
6.3.23.1 artikuluak gurtza-aretoen kontzeptu eta arau orokorra ezartzen du. Gainera, bigarren puntuak dioenez, "indarrean dagoen hirigintza-arautegian erlijiosoak diren kolektibo pribatuen ekipamenduetarako lurzoruaren erabileraren erreserbei buruz adierazitakoa aparte utziz, gurtza-aretoak hirigintzari eta lekuari dagokionez egokiak diren lekuetan egin ahal izango dira aurretik dauden erabileren arabera. 

Alde batetik 6.3.23.2 artikuluaren lehenengo puntuak, aurrekoari aplikatuz, honako hau arautzen du: "Erlijio-jarduera baimenduko da hirugarren mailako, produktiboak edo ekipamendurako ez komunitarioko eraikinetako lokaletan, beti ere erresidentzia komunitariorako erabil ez baldin bada. Gauez egiten denean edo musika aparatuak zein instrumentuak jotzen direnean beheko solairuan kokatu beharko da".

Era berean, gurtza-aretoa eraikitzeko edo dagoeneko existitzen den eraikina erabiltzeko, lurzorua aurretik planean ekipamendurako moduan egon behar du kalifikatuta.

Bestalde, 6.3.23.2 artikuluak, gurtzarako erabiliko den lurzoruaren edukiera kalkulatzeko okupazio dentsitatea eta inguruaren babesak, aurretik dauden legeetan oinarrituta egon behar dute eta dagoeneko existitzen diren eta baldintzak betetzen ez dituzten gurtza-aretoak, “egoera onartua” erregimenean oinarrituko dira.

Atal hauetan ezarritako araudiak Toki-ordenantza onartzen den arte iraungo du.
Halaber, Udaleko Plangintzako Aholku Kontseiluak iraileko lehenengo astean aldaketak eztabaidatuko ditu. Hauek urrian Udal Gobernuko Batzarrak aprobetxatzea aurreikusita dago.
Onartu eta gero, jendaurrean erakusteko epea hasiko litzateke eta lizentzien etenaldia, gehienez, beste urtebetez luzatu zitekeen. Bestetik, Udalaren Osoko Bilkuran behin betiko onartzeko data, neurri handi batean, Eusko Jaurlaritzaren Gurtza Aretoei buruzko Legearen Aurreproiektuaren eta hari buruz aurreikusitako Araudiaren bilakaeraren araberakoa izango da.

Beste gai batzuk
Halaber, Bilboko Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen atzoko bileran, HAPNren hirigintzako araudiaren hainbat artikuluren aldaketa puntuala aurkeztu zuten, hurrengo alderdiei dagokienez:
1. Ponderazio-koefizienteak: helburua taula koefizienteez osatzea da, lurzoru eta erabilerei dagozkien egoera eta kategoria guztietarako. Horrela, aprobetxamendua edo hirigintzako eraikigarritasuna kalkulatu ahal izateko HAPNek aurretik zehaztutako erabileren baldintza guztiak definitu ditu, 2006ko Legeak eskatutakoaren arabera, hiri-lurzoru finkatugabeko eraikigarritasuna handitzea dakarten hainbat egoeratan.

2. Trastelekuen erabilerako kontsumoak eta erabilera komunitarioak: Eraikin batean trasteleku-kopuruak etxebizitzena gainditzen ez badu eta trastelekuaren tamaina 13,5 m2 baino txikiagoa bada, trasteleku horiek ez dira zenbatuko aprobetxamendu gauzagarriari dagokionez. 90 m2 erabilgarri baino gehiago duten etxebizitzen aprobetxamendua handitzea ere arautu da. Horrela, trastelekua etxebizitzaren tamainaren arabera handitu daiteke.

3. Txikizkako saltokiak egon ahal izatea Ekipamenduetarako Erabilera duten eraikinetan: Ekipamendua Erabilera nagusi duten erakinetan –publiko nahiz pribatuetan- erabilera komertziala edota tertziarioa bateragarria izateko aukera ematen du. Horren muga sestraren gaineko eraikigarritasunaren gaineko %25 da, betiere higiezinaren titulartasun bakarra mantentzen bada, sotoan, beheko edo lehenengo solairuan eta aparteko sarrera badauka. Hala, hainbat jarduera komertzialek edota tertziariok hiri-ekipamenduen funtzioa dute eta hirigunearen barruan nahastuta egoteak hiriaren erabilera orekatzen laguntzen du.

4. Etxebizitzarako erabileraren baldintza partikularrak beheko solairuko desgaituentzako etxebizitzari dagokionez: Etxabeak etxebizitza bihurtzeko ipinitako eremuetatik kanpo, desgaituentzako edonolako etxebizitza beheko solairuan atontzea baimendu da, izatea kenduz forjatua sestratik 1,20 metrotara egon behar da, irisgarritasuna sustatzeko.

5. Erabilera komertzialaren eta Bulegoen Erabileraren arteko osagarritasuna: Batik bat, bulegoak dauzkaten eraikinetan, txikizkako merkataritzako erabilera osagarria izan daiteke solairu guztietan –orain arte lehenengo solairutik gora eragotzita zegoen-, eta alderantziz. Kasu bietan aparteko sarbidea edukitzea ezinbesteko baldintza da.

6. Erabilera Produktiboko eraikinetan (industriakoak eta biltegiak), erantsitako etxebizitza, erabilera osagarri gisa kendu da: Zaratari dagokionez, araudirik behinekoenak etxebizitzarako erabilera eta erabilera produktiboa bateraezin bihurtu ditu. Testuinguru horretan, HAPNn orain arte jaso den “zaintzako etxebizitza” delakoa kendu behar da.

Udal Plangintzarako Aholku Batzordea
2008ko irailean Bilboko Udalbatzak Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen sorrera onartu zuen. Kontseilu sektoriala da, eta parte hartzea sustatzeko sortua. Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkariekin batera, besteak beste, auzo-elkarteek, ingurumenaren babesarekin eta hirigintzarekin lotutako erakundeek eta xede sozialak edo ekonomikoak dituzten elkarteek parte hartzen dute.

Aholku Kontseiluaren funtzio nagusietako bat da, hirigintza-gaietan, auzokideen benetako parte-hartzea bermatzea. Horretarako, udal plangintza orokorraren gaietan edozein ekimeni buruzko txostenak egin eta aholkularitza eskainiko du.

Joan den azaroan Plangintzarako Aholku Kontseiluak, gaur egun organo aholku-emaile honen jarduera zuzentzen duten irizpide berriak zehaztu zituen. Bertan, Saila edo beste batzuk prestatzen hasiko diren gaiei buruz informatzen da eta, honen helburua, dagozkion espedienteak egin baino lehen, Kontseilu-kideek hauen berri edukitzea da, horrela haiek ere ekarpenak egiteko aukera eduki dezaten.

Aipatutako espedienteak prestatzeko prozesua amaitutakoan, Aholku Batzordera bueltatzen dira, eztabaidarako, udal tramitazioaren aurreko urrats gisa.

Ranking Berriak