Emakumezko polo bat eta gizonezko hiru kamiseta, Bilboko baldosarekin apaindutako emakumezko alpargatak, zirak, zetazko lepo-zapiak eta aterkiak Aste nagusiko produktuen artean.
Osteguna, 2013ko abuztuak 2
Hilabete eskas falta da Arriagako balkoitik txupin jaurtiketak Aste Nagusiari hasiera emateko, bilbotar eta egun horietan (abuztuaren 18tik 26ra) hirira heltzen diren guztien gozamenerako. Hori dela eta Bilboko Jaietako Sailak eta Bilbao Turismok gure hiriko promozio eta merchandising produktuak ezagutzera eman dute gaur bertan.
Bilboko baldosen irudian oinarritutako produktu berrien diseinua beren kreatibitateagatik nabarmentzen da. Honela, hiria eta bere jaiak zuzenean jendeari gogorarazten dioen ikusmen lotura bat sortu nahi da. 2009tik, estreinatu zen urtetik, hain arrakastatsua izan den jai-zapiak produktu garrantzitsuenetariko bat izaten jarraituko du.
Aste Nagusiko produktuen linea Bilboko jaietako bezperetan salgai egongo da hiriburuko denda nagusietan eta Bilbao Turismok dituen informazio bulegoetan: Zabalgune eraikinean, Arriaga antzokiko beheko solairuan, Abandoibarran eta Guggenheim museoaren ondoan. Horrez gain, jai-zapiaren 40.000 unitate erosi ahal izango dira, aurten baita prentsa kioskoetan ere.
Produktu guztiak modu dotorean paketatuta daude. Izan ere, Bilboko eta bere Aste Nagusiko opari eta oroigarri ezin hobeak dira.