2012ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira: V. Kontxako Bandera (emakumeak) eta Kontxako Bandera (gizonak).
Asteartea, 2013ko abuztuak 28
2 Bandera estropada normalizatu batean. Era horretan, emakumezkoen arloan ezkutuan zegoen sentsibilitatea eta kirol honetan egindako lana azpimarratzen dira. Aurtengo estropaden berrikuntza nagusia bi sailkapen estropadak egun berean ospatuko dira, hau da, abuztuaren 30ean, bata 17.30ean (emakumeak) eta bestea 18.00etan (gizonak).
V. Kontxako Banderak (emakumeak)
Aldaketa handiak izango ditu aurten.Iazko konfigurazio berbera izango du, sailkapen estropadaren data izan ezik.
Abuztuaren 30ean, osteguna, 17:30etan, erlojupeko sailkapen-estropada jokatuko dute. Irailaren 2an eta 9an, igandeak, 11:00etan, 4 traineruk txanda bakarreko bi estropada jokatuko dituzte.
Distantzia berbera izango da (1,5 itsas-milia) baita kategoria ere (gazte- eta senior-mailetako arraunlariak onartuko dituzte, murrizketarik gabe).
Aurten 23.700 € banatuko dituzte saritan (iaz 20.900 € banatu ziren). Lehen sailkatuak 9.000 € eskuratuko ditu, bigarrenak 6.200 €, hirugarrenak 5.000 € eta laugarrenak 3.500 €. Lehenengo sailkatuak Bandera eskuratuko du eta arraunlari bakoitzak “bandera-koadroa” jasoko du.
Banderaren irabazle izango da bi igandeetako emaitzak batuz denbora gutxien egingo duen trainerua.
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Konfigurazioa ez da aldatuko.
Sailkapen-estropada abuztuaren 30ean jokatuko dute 18:00etan hasita. Eta 4 traineruko bi txandez osatutako azken estropadak irailaren 2an eta 9an, igandeak, jokatuko dituzte 12:00etan hasita.
3 itsas-miliako distantzia egin beharko dituzte.
81.000 € banatuko dituzte saritan. Irabazleak 24.000 € eskuratuko ditu. Sarien diru kopurua iazko bera izango da.