Bi aldeek hitza ematen dute premiazko asitentzia sanitarioa bermatzeko.
Ostirala, 2013ko abuztuak 3
Donostiako Udalak eta Osakidetzak hiriaren erdigunean kalitatezko osasun zerbitzu bat mantentzea ahalbidetuko duen hitzarmen bat sinatu dute.
Lankidetza hitzarmen horren arabera, bi aldeek hitza ematen dute premiazko asitentzia sanitarioa bermatzeko. Sorospen Etxea Etengabeko Atentzio Gune zerbitzua ematen jarraituko du anbulategi berri baterako kokapena aurkitu artean. Leku hori aurkitutakoan osasun zerbitzua emateko eskumena duen erakundeak hartuko du bere gain ardura hori, hau da, Osakidetzak. Bien bitartean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arteko zerbitzua ematen jarraituko du Donostiako Udalak.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak lankidetza hitzarmen honen garrantziaz mintzatu da: “Hasieratik aldarrikatu genuen osasunarena ez dela gure eskumena eta duplizitateak saihestu behar direla. Udala ez dago behartuta zerbitzu hori ematera, eta krisi garaiotan aurreztu egin beharra daukagula ere argi daukatu, ez osasun zerbitzuetatik murriztuz, baina bai norberak bere eskumenak bere gain hartuz. Eta hemen zerbitzuen duplizitate bat dagoela agerikoa da. Dena den hitza bete dugu, eta bien bitartean zerbitzu hori ematen jarraituko dugu”.
Udal Gobernuak, hortaz, irtenbide bat bilatu du, formula egoki bat, premiazko arreta gunea bilatu artean, zerbitzuari eutsiz. Udalak goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte emango du zerbitzua, orain artean bezala, Sorospen Etxean. Udal Tokiko Gobernuak berriki onartu zuen prozedura bat irekitzea, enpresek proposamenak aurkez ditzaten pliegoak ezarriz. Lehenengo urterako 137.196 euroko aurrekontua izango du. Enpresa berriak irailean hasiko da lanean.